XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Foru Agindua, 747/1995 zk., azaroaren 30ekoa.

Aipamenezko Foru Aginduaren bidez, hurrengoa xedatu izan da:

1. Plentzia udalerriko zubi bitarteko Itsasadarraren eskumako bazterra lehengoratzeko lurra aurrikusteko Ordezko Arauen Aldaketa behin betiko onartzea etetzea, bigarren oinarrian aipatzen diren azalpenak bete eta hirigintzazko erabilerak kenduaz, lurralde honetako ingurugiro-lehengoratzea bermatzeko eran, ingurugiroko okupazioaren proiektu bat jasotzen duen proposamen berri bat barrusartu behar delarik.

2. Ebazpen hau Udalari jakinaraztea, Egitamuketazko Araudiaren 132 1.b artikuluarekin adostasunean ezarritako zuzenketak funtsezko aldaketak barrusartzera behartzen dutela iritzi egiteagatik, agiria berriro jendaurrera dezala eta, behin betiko onarpena izan dezan, geroago Sail honetara bidali dezala erregutuaz.

3. Ebazpen hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Administrazio-bidea agortzen duen aipatu Foru Aginduaren aurka, jakinerazpen hau egiten den egunaren hurrengotik zenbatutako hile biko epean, Euskal Herriko Zuzenbidezko Epailaritza Goreneko Administrazio-Auzibidezko Aretoaren aurrean administrazio-auzibidezko gorajotzea tartekatu ahal izango da, egokitzat erizten diren aldezpeneko beste bitarteko batzuen erabileraren kaltetan gabe.

Aipatu epean zehar, BHI-127/95-P05-A espedientea, aztertua izan dadin guztion esku egongo da Bilboko Errekalde Zumarkaleko 30. zenbakiko 5. eta 6. solairuetan.

Hirigintzako foru diputatua, JOSU MONTALBAN GOICOECHEA